Gizartea -

Jazoera Bizkaian

Liztorrek hainbat txangozaleri eraso diete Lezaman

Taldeko zenbait kide Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dituzte.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi bat pertsonaz osatutako lagun talde batek, horien artean 3 eta 12 urte bitarteko zenbait ume, artatu behar izan dituzte gaur goizean Lezaman (Bizkaia) liztor batzuen erasoa jasan ostean.

Dozena bat mendizale txangoan ari ziren, eta erleak bat-batean ziztaka hasi zaizkie.

Larrialdi zerbitzuek abisua jaso eta hainbat anbulantzia bertaratu behar izan dituzte jendea artatzera. Taldeko zenbait kide Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lezama Bizkaiko albisteak Barakaldo Gizartea albisteak Eguneko albisteak