Gizartea -

Erasoa

Gizon batek beste bati labanaz eraso dio Barakaldon

Ertzaintzak usteko erasotzailea, 30 urteko gizona, atxilotu du arma zuri batekin lesioak eragitea leporatuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegun arratsaldean Barakaldoko Los Hermanos parkean, igande goizaldean udalerrian izandako borroka batean beste gizonezko bati arma zuri batekin lesioak eragitea egotzita.

Borroka Barakaldoko taberna gunean gertatu zen. Gizon batek hiru labankada eman zizkion beste bati bizkarrean eta erasoaren ondorioz lurrera erori zen.

Zaurituak hiru egun igaro ditu ospitalean, organo bat kaltetuta zuelako. Erasotzaileak, ostera, ihes egin zuen.

Ertzainak erasoaren tokira bertaratu ziren eta lekukoen testigantzak jaso zituzten. Informazio horri esker ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten atzo arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea