Gizartea -

Sutea Nafarroan

Bi pertsona artatu dituzte Andosillan ke arnasteagatik

Sutea izan da Villa de Andosilla hotelean, eta hustu behar izan dute.

Suhiltzaileak, hotelaren aurrean. Argazkia: @policiaforal_na
Sutea Andosillan. Argazkia: @policiaforal_na
Suhiltzaileak, hotelaren aurrean. Argazkia: @policiaforal_na

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da goizean Andosillako (Nafarroa) hotel batean eta bi pertsona ondoezik sentitu dira kea arnasteagatik. Andosillako osasun-zentrora eraman dituzte biak, Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Villa de Andosilla hotelean piztu dira garrak, eta eraikina hustu behar izan dute. Kalteak eragin ditu suteak.

Suhiltzaileek itzali dute sua eta Tuterako foruzainek hartu dute ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak