Gizartea -

barne hauteskundeak

Nekane Balluerka, EHU zuzentzeko hautagai bakarra

Egungo errektoreordeak boto guztien herena baino gehiago lortu beharko ditu errektore bihurtzeko.

Nekane Balluerka. EiTB
Nekane Balluerka. EiTB
Nekane Balluerka. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Balluerka EHUko errektoreordea da EAEko unibertsitate publikoaren errektore izateko hautagai bakarra, ostegun honetan bukatu baita hautagaitzak aurkezteko epea.

Bozketa hilaren 24an egingo dute, eta, hautagai bakarra dagoenez, itzuli bakarra egingo dute.

Balluerkak boto guztien herena baino gehiago lortu beharko ditu errektore bihurtzeko.

Bozketa haztatua izango da: irakasle doktore iraunkorren botoek % 56,25eko balioa izango dute; irakasle ez doktore iraunkorrenek, % 7,50ekoa; gainerako irakasle eta ikertzaileenek, % 2,09koa; ikasleenek, % 22,08koa; eta administrazioko langileenek, % 12,08koa.

Balluerka (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) Psikologian doktorea da, eta AEBn eta Erresuma Batuan egin du lan.

Iñaki Goirizelaia egungo errektorearen kolaboratzaile estua izan da, baina bere proiektua ez dela “kontinuista” izango azaldu du.

Besteak beste, hauek dira Balluerkak iragarritako proiektuak: Medikuntza fakultate berriko lanak hastea eta euskarako graduen eta gradu-ondokoen eskaintza handitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU EAE albisteak Gaurko azken ordukoa