Gizartea -

Ostegun honetan

Pitxien kontrako manifestazioa egingo dute Atxuriko auzokideek

Ostegun honetan, 19:30etan hasiko da manifestazioa. Santutxu kaleko 78 zenbakitik Enkarnazio plazaraino joango dira auzokideak, Pitxien kontra protesta egiteko.

Pitxien ordezkariak, Juan Calparsororekin hitz egin ostean. Artxboko agazkia: EiTB
Pitxien ordezkariak, Juan Calparsororekin hitz egin ostean. Artxboko agazkia: EiTB
Pitxien ordezkariak, Juan Calparsororekin hitz egin ostean. Artxboko agazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan, azaroak 10, Pitxien kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon Atxuriko auzokideek. Familia gatazkatsu horretako kideek Ollerieta auzoan egin dituzten lapurretak eta erasoak gaitzetsi nahi dituzte auzokideek.

19:30etan Santutxu kaleko 78 zenbakian hasiko da manifestazioa eta Enkarnazio plazan amaituko da, antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Gasteizko Abetxuku auzoko bizilagun batzuk protestan parte hartuko dute, auzokideei euren babesa adierazteko.

Ollerietako bizilagunek ziurtatu dutenez, “legea bete arte” familia gatazkatsu horren kontra protesta egiten jarraituko dute: “Manifestazioak antolatuko ditugu, bakean bizi nahi dugulako”, gaineratu dute auzokideen ordezkariek.

“Ez dugu beldurrik, auzokide bati mehatxu egiten diotenean auzokide guztioi mehatxu egiten digutelako”, azpimarratu dute. Gauzak horrela, familia gatazkatsu horren kontrako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritar guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Manifestazioak gaur