Gizartea -

Trafikoa

Auto gidari bat zauritu da Balmasedan, asto baten aurka talka eginda

Gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute; astoa, berriz, bertan hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto gidari bat zauritu da N-636 errepidean, Balmasedan, asto baten kontra talka egin ostean. Istripuaren ondorioz, astoa bertan hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 06:30ean gertatu da, Balmasedan, eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Balmaseda bideoak Gaurko azken ordukoa Enkartazioak