Gizartea -

Gipuzkoan

Pertsona bat hil da auto-istripuan, Zumaia parean

Ezbeharra AP-8 autobidean gertatu da, 45. kilometroaren parean. Autoa irauli egin da, 09:15 aldera, eta gidaria harrapatuta geratu da.

Autoa bidetik irten eta irauli egin da. Argazkia: @BomberosEuskadi
Autoa bidetik irten eta irauli egin da. Argazkia: @BomberosEuskadi
Gizonezko bat hil da AP-8an, Zumaia parean, auto iraulita

1:49

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur goizean Zumaian, AP-8 autobidean, izandako istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Irungo noranzkoan izan da ezbeharra, 09:15 aldera; autoa irauli egin da eta gidaria harrapatuta geratu da.

Istripu tokira joan diren larrialdietako zerbitzuak suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da gizona. 48 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Ertzaintzak gertatutakoari buruz informaziorik izan dezaketen lekukoen bila dabil. Horretarako, 943 539 119 telefono zenbakira dei dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Zumaia Albisteak