Gizartea -

Araba

14 emaitza asmatu dituen gasteiztar bat, Kinielako irabazlea

Jardunaldi honetan ez da emaitza guztiak asmatu dituenik egon. Gasteizko Abendaño kalean zigilatu zuten kinielak 935.757 euroko saria lortu du. Lau pertsonak 13 emaitza asmatu dituzte.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016-2017 denboraldiko hogeigarren jardunaldian ez da emaitza guztiak asmatu dituen kinielarik egon, baina batek 14 emaitza asmatu ditu: kiniela horren jabeak 935.757,96 euroko saria jasoko du.

Kiniela saritua Gasteizko Abendaño kaleko 35. zenbakian dagoen estankoan zigilatu zuten.

Horrez gain, 13 emaitza asmatu dituzten beste lau kiniela agertu dira Motrilen (Granada), Bartzelonan, Rociana del Condadon (Huelva) eta Marbellan (Malaga).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea