Gizartea -

Erasoa, kalean bertan

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, beste bati labanaz erasotzeagatik

San Vicente Paul kalean jazo da erasoa, bi gizonak eztabaidan ari zirela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 50 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen beste bati labanaz eraso egin izana egotzita, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Eraso igande arratsaldean gertatu zen Arabako hiriburuaren San Vicente Paul kalean. Biktimak Ertzaintzari deitu zion gizonezko batek eraso egin ziola esateko.

Biktima saltoki batean topatu zuten, eskuan ebakia zuela, erasotzailearengandik ihesi. Lokaleko ateak objektu zorrotz batekin egindako markak zituen.

Erasotzailea inguruetan zebilela esan zieten biktimak eta lekukoek agenteei, eta handik gutxira atxilotu zuten. Epailearen esku utzi dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Gizartea albisteak Gasteiz albisteak