Gizartea -

Gertaera

Eraikin bat hustu dute Barakaldon, sute baten ondorioz

Sutea 18:20an piztu da, Barakaldoko Gaudi kaleko 8 zenbakian, gela batean. Ez da inor zauritu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pisuko eraikin bat hustu dute Barakaldon (Bizkaia), etxebizitza bateko sutearen ondorioz. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da zauriturik izan.

Sutea 18:20an piztu da, Barakaldoko Gaudi kaleko 8 zenbakian, beheko solairuan, gela batean. Une horretan bizilagunak bertan zeuden.

Ertzaintzak etxebizitza jendez hustu du, baita gainerako sei solairuak ere. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 19:00etan sutea itzaltzen saiatzen jarraitzen zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Suteak