Gizartea -

istripua

Ziklista bat larri zauritu da Amurrion, eta helikopteroz eraman dute

Ezbeharra goizeko hamarrak inguruan jazo da, eta momentuz ez da argitu zer dela eta.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat zauritu da gaur goizean, Araba-625 errepidean, Amurrio parean, eta Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman behar izan dute Ertzaintzaren helikopteroan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, txirrindulariaren egoera larria da.

Ezbeharra goizeko hamarrak inguruan jazo da, eta momentuz ez da argitu zer dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Amurrio Araba Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Gorobel magaleko kuadrilla