Gizartea -

Gertaera

Emakume bat zauritu da Bilbon, etxebizitza batean izandako sutean

Sutea 8:00etan piztu da, Dendarikaleko eraikin bateko hirugarren pisuan. Dirudienez, koltxoi batean sortu da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da, erredurengatik eta kea arnasteagatik, Bilboko etxebizitza batean goizean izan den sute batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 8:00etan piztu da, Dendarikaleko eraikin bateko hirugarren pisuan. Dirudienez, koltxoi batean sortu da.

Sutearen ondorioz, emakume bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik eta erredurengatik.

Prebentziozko neurri moduan, bizilagunak etxebizitzatik atera dituzte, baina behin sua itzalita, itzuli egin dira.

Suteak kalteak eragin ditu piztu den etxebizitzan. Bigarren solairuan ere eragina izan du, suhiltzaileek sutea itzaltzeko erabilitako uragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Suteak Gaurko azken ordukoa