Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi emakumezkori eraso egin diete Vigon eta Coruñan

Vigon emakumearen bikotekidea atxilotu dute; Coruñaren kasuan, ordea, emakumearen bikotekide ohia. Bi atxilotuei genero-indarkeriarekin lotutako delitua egotzi diete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan Vigon eta Coruñan, bikotekideari eta bikotekide ohiari, hurrenez hurren, eraso egitea leporatuta.

Vigon izandako erasoan, Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du bikotekideari aurpegian jipoitzeagatik, ondoan sei urteko alaba zuela, biak bizi diren etxebizitzan. Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez, gai estupefazienteak hartzen zebilen eraso matxistaren unean.

Coruñako ustezko erasotzaileari dagokionez, seme-alaben aurrean bikotekide ohiari ostikada eta zaplastekoa emateagatik atxilotu dute. Coruñako Udaltzaingoak adierazi duenez, gizonezkoa emakumezkoaren etxebizitzan azaldu da ostiral honetako 06:00ak aldera, edanda, seme-alabeei Erregeetako opariak emateko asmoz.

Drogek hartuta zegoenez, logelako sofan lo egiteko eskatu dio gizonezkoari, baina esnatu denean, errietan hasi dira, eta bikotekide ohiari ostikada eta zaplastekoa eman dio.

Bi atxilotuei genero-indarkeriarekin lotutako delitua egotzi diete.

--------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea albisteak Eguneko albisteak