Gizartea -

Komunikazioen gaineko neurriak

Cookien inguruko politiken abisuak kentzea proposatu du Bruselak

Halaber, Europako Batzordeak SPAMa, horren moduko deiak eta SMSak debekatzea proposatu du, beti ere erabiltzailearen oniritzia ez baldin badute.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak "cookien gaineko xedapena" arrazionalizatzea proposatu du Interneteko erabiltzaileei baimen eskakizun gehiegi egiten zaizkielako, bere ustean. Hala, Bruselak dio neurri berrien bidez, erabiltzaileek euren inguruaren kontrol handiagoa izango dutela, baita cookieak onartu edo ukatzeko "bide erraz" bat ere.

Komunikazioen gaineko paketearen helburua egungo arauak gaurkotu eta haien eragin esparrua komunikazio elektroniko guztietara zabaltzea da, hala nola, komunikazio datuak kudeatzeko aukera berriak sortu eta merkatu digital bakarraren gaineko konfiantza zein segurtasuna indartzea.

Edonola ere, proposamenaren arabera, ez da beharrezkoa izango erabiltzailearen baimena izatea pribatutasunarekin lotura ez duten eta Interneteko nabigazioa errazten duten cookien inguruan, esaterako, online egindako erosketetan betetako orga gogoraraztea.

Azkenik, proposamenak galarazi egiten ditu aurretik eskatu ez diren komunikazioak egitea, adibidez, posta elektronikoaren, SMSen  eta, printzipioz, telefono deien bidez egindakoak, erabiltzailearen baimena ez badute.

Horren ildotik, baliteke kide diren estatuek erabiltzailearen alde egitea zentzu horretan, hau da, "ez deitu" deitutako zerrenda batean telefono zenbakia erregistratzeko aukera izatea. Helburu komertzialak dituzten deiak egiten dituen operadoreak telefono zenbakia adierazi beharko dute, edo horren moduko deia adierazten duen zenbaki bat erabiltzea.

Gainera, erakundeak pribatutasunaren eta komunikazio elektronikoen gaineko zuzentaraua WhatsApp, Facebook Messenger, Skype eta Gmail, besteak beste, zerbitzuetan ere aplikatzea proposatu du. Orain arte ohiko telekomunikazioen operadoreei soilik aplikatzen zitzaien.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Gizartea Eguneko albisteak