Gizartea -

IKERKETA

Ceutako 15 etorkinen heriotza argitzeko auzia irekitzeko agindu dute

Ezbeharra 2014ko otsailaren 6an jazo zen, 250-300 immigrante El Tarajal hondartzara iristen ahalegindu zirenean.

Ceutako harresia. Argazkia: EFE
Ceutako harresia. Argazkia: EFE
Ceutako harresia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ceutako El Tarajal hondartzara iristeko saiakeran hil ziren 15 etorkinen heriotza argitzeko auzia berriz ikertzeko agindu du ostegun honetan Cadizko Lurralde Auzitegiak.

Hala, Ceutako 6. Instrukzio Epaitegiko epaileak auzia artxibatu ostean jarritako helegitea aintzat hartuta, ikerketa berriro irekitzeko agindu du. 2015eko urrian artxibatu zuten hiri horretan sartzen ahalegindu ziren 15 etorkinen heriotza argitzeko auzia. Orain, instrukzio fase horretan ez zutela behar beste ikertzeko denborarik izan ebatzi du epaileak.

Etorkin horien heriotzagatik 16 guardia zibil inputatu zituzten, baina Ceutako 6. Instrukzio Epaitegiko epaileak ez zuen delitu zantzurik atzeman haien jokaeran, eta auzia artxibatzea erabaki zuen. Halaber, agenteek materiala egoki erabili zutela gaineratu zuen, eta hildako etorkinei egotzi zien gertatutakoren ardura.

Ezbeharra 2014ko otsailaren 6an jazo zen, 250 eta 300 immigrante bitartean Ceutako El Tarajal hondartzara iristen ahalegindu zirenean. Guztira, 15 etorkin hil ziren Ceutan sartzeko saiakera masibo hartan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Espainia albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa