Gizartea -

Osasuna

Sei pertsona hil dira EAEn gripearen epidemia hasi zenetik

Hildakoen batez besteko adina 77 urtekoa zen, guztiek arrisku faktoreak zituzten, eta horietako bik ez zuten txertoa hartu.

Artxiboko argazkia: EiTB
Gripea Euskadin
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)gripearen aurtengo epidemia hasi zenetik, horietatik bost 2017. urtearen hasieran.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gripearen intzidentziari buruzko datuak argitaratu zituen atzo, eta urteko lehen astean 100.000 biztanleko 341,6 kasu izan direla jakinarazi zuen. Dena den, ez zuen hildakoen inguruko xehetasunik eman.

Osakidetzak jakinarazi duenez, gripearen ondorioz ospitaleratutako pertsonetatik sei hil dira epidemia hasi zenetik.

Hildakoen batez besteko adina 77 urtekoa zen: gazteenak 46 urte zituen eta zaharrenak, berriz, 93. Halaber, sei hildakoetatik lau emakumeak ziren.

Bestalde, guztiak ere arrisku taldeetakoak ziren, eta horietako bik ez zuten txertoa hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Osasun albisteak gaur Txertoak Gripea azken ordukoa