Gizartea -

Indarkeria matxista

22 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik

Atxiloketa larunbatean egin zuten, Alde Zaharreko etxebizitza batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita bi urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista delitu bat egotzita, bikotekideari eraso diolakoan.

Atxiloketa larunbatean egin zuten, Alde Zaharreko etxebizitza batean.

Egun horretan, herritar batek Udaltzaingoari deitu zion, etxe baten barruan borroka bat entzun duela ohartarazteko.

Zenbait patruila bertaratu ziren, eta deitu zien pertsonarekin, biktimarekin eta etxean zegoen lekuko batekin hitz egin zuten.

Antza denez, ustezko erasotzailea altzariak eta hormak kolpatzen hasi zen, eta, ondoren, bikotekideari eraso zion.

Lekukoen eta biktimen testigantza entzun eta gero, eta biktimak buruak zituen zauriak ikusita, agenteek gizonezkoa atzeman zuten, indarkeria matxista leporatuta.

 

_____________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gasteiz Albisteak