Gizartea -

Osakidetzak emandako datuak

18 pertsona hil dira jada Euskadin, gripearen epidemia hasi denetik

Urteko hirugarren astean 100.000 biztanleko 417,7 kasu izan dira. Gripearen intzidentziak gora egin du aurreko astearekin alderatuta.

Horietatik zazpi azken astean hil dira. Artxiboko argazkia: EiTB
Gripea Euskadin
Horietatik zazpi azken astean hil dira. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 pertsona hil dira jada Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gripearen aurtengo epidemia hasi denetik, horietatik zazpi azken astean. Gainera, 170 kasu larri zenbatu dituzte eta horietatik 40 pertsona Zainketa Intentsiboetarako Unitatean ospitaleratu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, 2017ko hirugarren astean 100.000 biztanleko 417,7 kasu izan ziren, aurreko astean baino gehiago, urteko bigarren astean 390,5 kasu izan baitziren.

Hala ere, gripe kasuek goia jo dutela uste du Osasun Sailak; izan ere, urtarrila izan ohi da kasu gehieneko hilabetea.

Hildakoen erdiak ez zuten txertoa hartuta eta guztiak arrisku taldeetakoak edo 64 urtetik gorakoak ziren. Hildakoen batez besteko adina 78 urtekoa zen.

Baieztatutako gripearen ondorioz ospitaleratu dituzten pertsonei dagokienez, ospitaleratutako 170 kasu larri egon dira sasoia hasi denetik. Gainera, hamarretik lauk ez zuten txertoa hartuta eta, batez beste, 72 urteko adina dute.

Bestalde, gripearekin loturiko kontsultek nabarmen egin dute behera Osakidetzako lehen mailako arreta zentroetan. Urtarrileko hirugarren astean, 6.421 kontsulta egon ziren, eta 8.988 izan ziren urteko bigarren astean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak