Gizartea -

Aurematrikulazio-epea

Hezkuntza Sailak 'adi' jarraituko du ikastetxeetako plazen esleipena

Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, abiatuko da 2017-18 ikasturterako aurrematrikula epea.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak arreta bereziz jarraituko du 2017-18 ikasturterako aurrematrikula-kanpaina, "erroldatze-egiaztagiriaren okerreko erabilerarik" gerta ez dadin, eta, modu horretan, inork ez dezan izan bidegabeko abantailarik eskola-plazak lortzeko prozesuan.

Horrela jakinarazi du gaur Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2017-18 ikasturterako aurrematrikula-kanpaina aurkezteko Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Kanpaina datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, abiatuko da, eta otsailaren 10era arte egongo da irekita (otsailaren 9ra arte, on-line eginez gero).

Uriartek gogoratu duenez, Hezkuntza sailak puntuak ematen dizkie familiei baremo batzuen arabera, eta horien artean dago gogokoa duten ikastetxetik etxebizitzaren hurbiltasuna.

Horrenbestez, Uriartek ohartarazi du, Hezkuntza Sailak, aurreko urtean egin legez, "egiazkoak ez diren erroldatzeetatik" onura atera dezaketen familiarik egon ez dadin jardungo duela, eta gaineratu du, "gerora sorpresarik egon ez dadin", Hezkuntza Administrazioak familiak dokumentu hori okerreko eran erabiltzen ari direla atzeman eta demostratuz gero, trikimailu horren bidez eskura zezaketen puntuazio gehigarria galduko dutela.

Azpimarratu duenaren arabera, hori horrela izanez gero, "behin-behinean esleitu zaien plaza gal lezakete".

Iaz, Hezkuntza Sailak irregularrak izan zitezkeelakoan 328 erroldatze aztertu zituen. Horien artean, 105 familiari kendu zitzaien ez zegokien puntuazioa, eta azken horien artean, 45 familiak galdu zuten esleitu zitzaien plaza.

Aldaketa horrekin, Hezkuntza sailaren asmoa da puntuazio hori "benetan baliabiderik gutxien duten familien mesederako izatea", azaldu du Uriartek.

Errenta-maila

Uriartek azaldu duenez, aurtengo kanpainarako ezarri den beste berritasunetako bat familien errenta-mailari egiten dio erreferentzia, zeinaren bidez puntu eta erdi lor daitekeen.

Horrela, 2015eko zerga-urtean 9.080,40 euroko diru kopurua gainditzen ez duten familiek (2015eko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatari dagokio kopuru hori). Joan zen urtera arte, puntuazio hori eskuratzeko gehienezko diru-sarrera 42.000 euroan zegoen ezarria.

Aldaketa horrekin, Hezkuntza sailaren asmoa da puntuazio hori “benetan baliabiderik gutxien duten familien mesederako izatea”, azaldu du Uriartek.

Gogoratu duenez, familiek Euskadiko 703 ikastetxetako (455 publikoak eta gainerakoak pribatuak edota itundutakoak) hirutan aurrematrikulatu behar dituzte beren seme-alabak, lehentasunaren araberako hurrenkeran adierazita. Aurreko urteetan, "familien %94k", lehen postuan hautatutako ikastetxean eskolaratu ahal izan zituzten euren seme-alabak.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era: eskabideak eta agiriak aurkeztea (On-line eginez gero, azken eguna otsailaren 9a).

Otsailak 14: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.

Otsailak 23: behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Martxoaren 8ra arte erreklamazioak egiteko epea.

Martxoak 16: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, apirilaren 10era arte.

Martxoak 27: bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak