Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia elurragatik eta lau metrorainoko olatuengatik

Nabigaziorako abisu horia 15:00ak arte egongo da indarrean. Olatuen altuera 3,5 eta 4 metro ingurukoa izatea espero da.

Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena

12:42

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetarako, olatuengatik eta elurteagatik. Euskal kostaldean lau metrorainokoak izan daitezkeen olatu handiak espero dira. Arrazoi horregatik, 18:00ak arte izango da indarrean abisu horia.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, egunean zehar 600 metrora jaitsiko da elur-kota, baina goizaldean gehiago jaitsiko da eta noizbehinka 500 metrora irits liteke.

Gainerako orduetan elur-kota 700-800 metrora egongo da. Halaber, prezipitazio arinak espero dira, eta baliteke egunaren lehen erdian trumoi-ekaitzak jotzea.

Kostaldean, nabigaziorako abisu horia 00:00etatik 15:00etara izango da indarrean. Ildo horretatik, olatuen altuera 3,5 eta 4 metro ingurukoa izatea espero da.

Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du goizaldean bereziki, baina egunak aurrera egin ahala indarra galduz joango da.

Tenperaturek gora egingo dute egunean zehar, eta Euskalmetek ondorengo maximoak iragarri ditu euskal hiriburuetan: Gasteizen, 6 ºC; Bilbon, 10ºC eta Donostian 9ºC.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea