Gizartea -

Alokairu soziala

Jaurlaritzak hutsik dauden 35.000 etxebizitza alokatzeko asmoa du

Etxebizitzaren beharra dutenen gehiengoak (% 82) jabetzan hartzeko asmoa du, eta soilik % 18ak pentsatzen du erosketan.

Etxebizitzak. Artxiboko argazkia: EiTB
Etxebizitzak. Artxiboko argazkia: EiTB
Etxebizitzak. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak hutsik edo libre dauden 35.000 etxebizitza atzeman ditu, alokairu sozialera bideratzeko prest leudekeenak. Hala, etxebizitza horietako jabeekin harremanetan jartzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak, eta alokairu soziala bultzatzeko asmoz, aseguramendua eguneratuko duela gaineratu du.

Euskadin, etxebizitza bilatzen duten 43.000 pertsona inguru daudela esan du Pedro Javier Jauregi Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburuordeak. Ildo horretatik, alokairu soziala bultzatzeak kohesio soziala indartzen duela nabarmendu du.

2016ko azken hiruhilabeteko datuen arabera, etxebizitzaren beharra dutenen gehiengoak (% 82) jabetzan hartzeko asmoa du, eta soilik % 18ak pentsatzen du etxebizitza hori erostean. Azken urteotan joera orokorra aldatu egin dela suposatzen du datu horrek.

Halaber, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburuordeak jakinarazi duenez, etxebizitzen “errehabilitazioa” bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hala, dagoeneko eraikita dauden etxebizitzetan moldaketak egiteko prest agertu da.

Beste alde batetik, une honetan ez dutela Bilbo erdigunean etxebizitza gehiago eraikitzea aurreikusten esan du sailburuordeak. Ildo horretatik, ezkerraldean eta eskuinaldean (Bilbotik bost minutura) etxebizitza gehiago eraiki daitezkeela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Etxebizitza gaur