Gizartea -

Istripua Deban

Azkoitiko 60 urteko gizon bat hil da AP-8an, kamioi batek harrapatuta

Ezbeharraren ondorioz, auto-pilaketak sortu dira autobidean, Irunerako bidean.

Hildako bat AP-8 autobidean, kamioi batek harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkoitiko 60 urteko gizon bat hil da AP-8 autobidean, Deban, kamioi batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

08:30 aldera gertatu da istripua. Antza denez, autoren batek arazoren bat zuela eta, autoa seinaleztatzen ari zela harrapatu du kamioi batek, Itziarko tuneletara iritsi baino metro batzuk lehenago.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, biktima errepidean zergatik zegoen argitzeko.

Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak