Gizartea -

Ekimena

Sasi zientzien kontrako aldarria, indartsu Twitterren

#StopPseudociencias etiketa sare sozialaren 10 joera aipatuenen artean dago. Ekimen horrekin, sasi zientzien ondorioak salatu nahi dituzte bultzatzaileek.

@StopPseudo kontuak irudi hau darabil sasi zientziak salatzeko.
@StopPseudo kontuaren irudia. Twitter
@StopPseudo kontuak irudi hau darabil sasi zientziak salatzeko.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

#StopPseudociencias gaztelerazko etiketapean (sasi zientziei, Stop), milaka erabiltzaile terapia sasi zientifikoek eragindako "maula, sufrimendu eta heriotza" kasuak salatzen ari dira Twitterren.

Ekimena Stop Pseudociencias izeneko kontuak (@StopPseudo) abiatu du, eta ordu eta erdi eskasean Trending Topic (Twitterren gehien aipatzen diren 10 joeretako bat) izatea lortu du. Gaixoa Terapia Sasi zientifikoetatik Babesteko Elkartea (APETP, gaztelerazko sigletan) dago ekimenaren atzean, eta honako elkarteen babesa du: Minbiziak Jotako Gaixoen Espainiako Taldearena (GEPAC), Ahuleziaren Abusuari eta Sektarismoari aurrea hartzeko Sarearena (RedUNE), Pentsamendu Kritikoa Zabaltzeko Gizartearena (ARP-SAPC) eta Eszeptikoen Bilgunearena.

Ekimenaren bultzatzaileen esanetan, "gizarteak pairatzen duen sasi zientzien bonbardaketa agerian jartzea" da helburua, eta horretarako horiekin lotutako kasuak partekatzeko deia egin dute. Denetarik dago salatutakoen artean: liburuxken aleak, Facebookeko orrialdeak, ekitaldiak... Aipamen guztietan Espainiako Osasun Ministerioaren Twitter kontua ( @sanidadgob) sartzeko eskatu dute, salaketaren jakitun egon dadin.

 

 

Azaroan, sasi zientzien ondorioak salatzeko kanpaina egin zuen Gaixoa Terapia Sasi zientifikoetatik Babesteko Elkarteak. Sasi zientzien kaltedunei euren salaketak partekatzeko eskatu zieten, eta 2.000 jaso zituzten. Egiaztapenak egindakoan, osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen 1.800 bildu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko albisteak Salaketak bideoak