Gizartea -

Haize denboralea

Basauriko parke bat itxi dute, estalkia behera erori ostean

Haize ufada gogorrek ondorioz, Soloarte parkeko estalkia behera etorri da bart. Gertakaria goizaldean jazo denez, ez da zauriturik izan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Soloarte parkeko estalkiaren zati batzuk kulunken gainera erori dira eta Udaltzaingoak ingurua itxi egin du.

Gertakaria goizaldean jazo da, parkea hutsik zegoenean eta, ondorioz, ez da zauriturik izan. Haize ufada gogorren ondorioz erori da estalkia.

Udalak 2014an erabaki zuen parkea estaltzea, euria denean umeak bustitzea saihesteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Basauriko bideoak Gizartea Albisteak