Gizartea -

Gasteiz

Familia bat auzitara, 20 urtez neska bat bortxatu eta jotzeagatik

Neskaren aita, amona eta hiru osabak epaituko dituzte hurrengo astean, Gasteizen. Fiskalak 59 urteko kartzela zigorra eskatu du guztientzat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak guztira 59 urteko kartzela zigorra eskatzen du gazte baten aita, amona eta hiru osabentzat. Ustez gazteak bortxaketak, sexu erasoak, tratu txarrak eta lesioak jasan behar izan ditu 6 urte zituenetik 26 egin zituen arte.

1994tik 2001a arte, umeak 13 urte bete zituen arte, aitak "askotan eta behin eta berrio" ukitu, bortxatu, aho-sexua egitera behartu eta eraso egiten zion berarekin sexu harremanak izateko. Horrez gain, mehatxu egiten zion ezer ez kontatzeko.

Biktima 17 urte zituenean etxetik bota zuen aitak, eta bi urte geroago, 2006an, aitaldeko amona eta hiru osaba bizi ziren etxera joan zen, Gasteizko alde zaharrean.

Zazpi urtez, 2013ko azaroa arte, tratu "erabat iraingarria" jasan behar izan zuen amonaren aldetik, fiskalaren arabera.

"Putakume", "lapur madarikatua, zure ama bezalakoa zara" eta "nire semeei larrua jo nahi diezu" esaten zion amonak.

Auzipetuak "esklabo bihurtzen" zuen bere biloba: familia osoaren enkarguak eta etxeko zereginak egitera behartzen zuen, ez zion janaririk ezta higienerako oinarrizko produkturik ere ematen, komunera botatzen zion arropa eta erabat kontrolatzen zuen. Horrez gain, askotan eraso egiten zion: iletik tira, ukabilkadak, harramazka, ostikoak eta josteko orratzarekin ipurmasailetan ziztatu.

Berarekin logela berdinean lo egiten zuen osabetako batek ukituak egiten zizkion. Han bizitako 7 urtetan zehar "gauero esnatzen zen" jasaten zituen sexu erasoengatik, esan du fiskalak.

Beste osaba batek gainontzeko familia etxetik joaten zenean aprobetxatzen zuen abusuak egiteko, eta hirugarren osabak jo eta iraindu egiten zuen egunero, baina ez dago ziurtatuta abusurik egiten zion.

Fiskalak azpimarratu duenez, erasoen ostean biktima ez dute inoiz artatu, eta aitarentzat 18 urteko kartzela zigorra eskatzen du, osaba batentzat 16 urte, beste batentzat 13 eta azkenengoarentzat eta amonarentzat 6 bakoitzarentzat.

Gainera, hurrengo 10 urtetan 500 metroko urruntze agindua eskatu du guztientzat eta jasandako kalte moralengatik 100.000 euroko indemnizazioa ere bai. Behin dituen lesio psikikoak  zehazten dituen forentsearen txostena ezagututa, kopuru horretara epaian  zehaztuko den kopuruari gehituko zaio.

Gertakarien bista hurrengo astean egingo da Arabako Audientzia Probintzialean.

 

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Araba Epaiketak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea