Gizartea -

Bizkaia

Sestaoko sutean kaltetutako familiei ostatu eman diete jada

Batzuk, suhiltzaileen laguntzarekin, etxera sartu ahal izan dira tresnak jasotzeko, eta hurrengo egunotan talde gehiago sartzea espero da.

Sestaoko sutearen inguruko ikerketa zabalik dago

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean, Sestaoko (Bizkaia) sutearen eraikineko azken pisuan, sua hasi zen lekuan, bizi zen pertsona Zamudioko ospitale psikiatrikora eraman dute. Bertan, tratamendu medikoa jarraitzen ari zen.

Polizien arabera, bizilagun hori, urtarrilean Bilboko Metroaren Deustoko geltokian, Alaren aldeko oihuak eginda izua zabaldu zuen gizona da.

Josu Bergara alkateak astelehen honetan egindako prentsaurreko batean aitortu duenez, identifikatutako pertsona "arazo psikiatrikoren bat" zuen.

Azpimarratu duenez, azken pisuan hasi zen sua, eta bertan bizi zen gizona "Zamudion egon behar zuen". Lehendabizi ertzain-etxera eraman zuten eta gero, tratamendu medikua jasotzen ari zen ospitalera. "Identifikazio bat besterik ez zen izan, ez dago atxiloketarik", esan du.

Bestalde, suhiltzaileen txostena izan arte zuhurtasuna eskatu du, eta adierazi duenez, hipotesi guztiak irekita daude eta kaltetutako etxebizitzak 41era igo dira.

"Goiko aldeko hondakinak kenduko ditugu eta eraikinean lan egin. Perimetroa babestu eta luizia izateko arriskua duten zatiak kenduko ditugu", esan du Bergarak.

Ostatu ematea eta tresnak jasotzea

Sutea izan zuen eraikineko hainbat bizilagunek, suhiltzaileen laguntzarekin, etxera sartu dira oinarrizko tresnak jasotzera; eta hurrengo egunotan bizilagunen talde gehiago sartzea espero da.

Suteak 38 familia kaltetu ditu, guztira 86 pertsona. Dagoeneko guztiei eman diete ostatu.

Udaleko arkitektoak eraikina bisitatu du gaur goizean, eta atzeko fatxadaren egoera ezegonkorra dela ziurtatu du eta erortzeko arriskua dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao albisteak Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak