Gizartea -

Nafarroa

Gutxienez hildako bat eta bi zauritu Tuteran, auto batek harrapatuta

Istripuaren ostean, ibilgailuak ihes egin du. Jendetza bilduta zegoen gaur udalerrian, Aingeruaren Jaitsiera dela eta.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil (20 urteko gizona) eta beste bi zauritu dira igande arratsalde honetan Tuteran, auto batek harrapatuta, Foruzaingoko hainbat iturrik eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Jazoera Norien bidean gertatu da. Istripuaren ostean, ibilgailuak ihes egin du. Zaurituak Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte, eta dirudienez, larri daude.

Udaltzaingoa, Bide Segurtasunerako hainbat patruila, Herri Segurtasuna eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta azken horrek ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Jendetza bilduta zegoen gaur udalerrian, eta herri bazkariak egiten ari ziren, urteroko Aingeruaren Jaitsiera dela eta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Tutera bideoak Gizartea albisteak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko azken orduko albistea