Gizartea -

Ikerketa, zabalik

Nerabe talde batek beste bati su eman dio Tarragonan

Biktimak bigarren mailako erredurak ditu gorputzaren % 9n, baina haren bizia ez dago arriskuan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerabe talde batek beste bati su eman zion atzo Torredembarra herriko (Tarragona) plaza batean, Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez.

Biktima, 17 urteko mutikoa, Bartzelonako Vall d'Hebron ospitalean dago, Erredura Handietako Unitatean. Gorputzaren % 9n —batez ere, gerrialdean eta lepoan— bigarren mailako erredurak ditu, baina haren bizia ez dago arriskuan, erietxetik esandakoaren arabera.

Erasoa 13:00etan jazo zen Villars plazan, herriko institututik gertu. Nerabe talde batek alkohola bota zion mutikoari, eta, ondoren, su eman zion.

Biktimak lagun bati deitu zion, eta horrek laguntza eskatu zion handik pasatzen zen auto baten gidariari. Osasun-etxera eraman zuten aurrena, eta, gero, ospitalera, helikopteroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea