Gizartea -

Erasoa Plaza Barrian

Bilbon gizon bati jo zion jarraitzailea eta beste bi lagun atxilotu dituzte

Betisen jarraitzaileak gorroto delitua leporatu diote. Gizonak aurrekari polizialak ditu, eta, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, aurretik beste 27 alditan atxilotu dute.

Betiseko ultra batek gizonezko bat jo zuen pasa den ostegunean Bilbo erdigunean.
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo zuen pasa den ostegunean Bilbo erdigunean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra atxilotu du Benacazon udalerrian (Sevilla). Erasoa pasa den ostegunean gertatu zen Plaza Barriko terraza batean, Athleticek eta Betisek jokatu zuten ligako futbol partidaren atarian. Halaber, beste bi pertsona atxilotu dituzte erasoarekin lotura dutelakoan: Benacazoneko bizilagun bat eta gertatutakoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuen beste gizon bat.

Poliziak eman du atxiloketaren berri haren Twitter kontuan, eta ustezko erasotzaileari gorroto delitua leporatu diote. Gizonak aurrekari polizialak ditu, eta, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, aurretik beste 27 alditan atxilotu dute, bestelako delituak leporatuta: homizidioa, lesioak eta estortsioa, besteak beste.

Gainera, gorroto delitua leporatuta beste bi pertsona atxilotu dituzte: J.M.O., 28 urteko Benacazoneko bizilagun bat (aurrekari polizialik gabe), eta 29 urteko beste gizon bat, gertatutakoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuena. Aurretik beste hiru alditan atxilotu dute, bestelako delituak leporatuta.

Erasoa Plaza Barriko Bilbao tabernako terrazan gertatu zen 12:45ean. Gerora, erasoaren bideoa zabaldu zuten sare sozialetan.

 

Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian

1:47

 

Ertzaintzak erasotzailea identifikatu zuen eta harekin batera zeuden beste gizonak ere, hirurak, Betiseko jarraitzaileak direla baieztatu zuen.

Halaber, Ertzaintzak ofizioz jardun du identifikatutako Betisen hiru ultren aurka, eta herritar bati tratu apalgarria ematea leporatu zien.

Biktimak salaketarik aurkeztu ez bazuen ere, Ertzaintzak epailearen esku utzi zuen hiru gizonezko aurka irekitako atestatua.

Real Betis taldeak "irmoki" salatu zuen ultra batek Bilbok egindako erasoa. Twitterren zabaldutako bi mezutan, talde sevillarrak adierazi zuen erasotzaileak "inola ere ez" duela ordezkatzen zalego txuri-berdea. "Horrelako gertakariak futbolak eta Betisek sustatzen dituzten baloreen kontrakoak dira, gure kiroletik desagerrarazi behar ditugu", azaldu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa