Gizartea -

Jazoera

Bi haur larri zauritu dira Gironan puzgarri batek eztanda eginda

Beste bost haur arin zauritu dira. Jazoera Caldes de Malavellako jatetxe batean gertatu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6 eta 10 urte bitarteko zazpi haur zauritu dira Caldes de Malavella udalerrian (Girona) gaztelu puzgarri batek lehertuta. Haurretako bi larri daude; gainerako bostak arin zauritu dira.

Larrialdietarako Zerbitzuak bertan ari dira oraindik lanean. Zazpi anbulantzia eta bi helikoptero medikalizatu bidali dituzte bertara. Istripua 15:46ak aldera jazo da, aipatutako udalerriaren kanpoaldean kokatuta dagoen jatetxe batean.

Argitzeke dago jatetxeak puzgarriak izateko baimenik duen. Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea