Gizartea -

Istripua

Hamar ibilgailuk talka egin dute Hernanin, eta bederatzi lagun zauritu dira

Bi kamioi, bost auto eta hiru furgoneta nahasi dira istripuan, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte zaurituetako batzuk.

Hainbat ibilgailuren arteko istripua Hernanin. Argazkia: EiTB
Hainbat ibilgailuren arteko istripua Hernanin. Argazkia: EiTB
9 lagun zauritu dira A-15 errepidean, Hernani parean izandako istripuan

1:00

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi pertsona zauritu dira arratsalde honetan A-15 errepidean, Hernanin, hamar ibilgailuren artean izandako zirkulazio istripuaren ondorioz. Bi kamioi, bost auto eta hiru furgoneta nahasi dira ezbeharrean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 18:50 inguruan jazo da, Donostiarako noranzkoan.

Zaurituetako batzuk ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Ospitalera eraman dituzte ondoren.

Errepidea gau osoa egon da itxita, orduak behar izan baitituzte ibilgailuak bertatik eraman eta bidea erabat garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Hernani albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa A-15 trafikoa Merkantzia-garraioa