Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Emakumearekin, gizonarekin eta bertan zeuden lekukoekin hitz egin ondoren, gizona atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, Pilar auzoko taberna batean bikotekideari eraso egitea leporatuta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ohar baten bidez azaldu dutenez, ostiralean izan zen erasoa. Lekura hurbildu ziren udaltzainek erasoaren zantzuak ikusi zituzten emakumearen aurpegian.

Emakumearekin, gizonarekin eta bertan zeuden lekukoekin hitz egin ondoren, gizona atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Gasteiz Albisteak