Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekideari eraso dio eta labanaz mehatxatu du Bilbon

Segurtasun sailaren arabera, erasotzaileak hainbat zaplazteko eman zizkion bikotekideari eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuten joan den asteazkenean Bilbon, genero indarkeria delitua egotzita. Segurtasun sailak Europa press agentziari azaldutakoaren arabera, bikotekidea labanaz mehatxatu zuen Errekalde auzoko etxebizitza batean, zenbait zaplazteko emateaz gain.

Maiatzaren 10ean, goizeko 07:00ak aldera, Errekalde auzoko etxe batean gertatzen ari zen eraso baten abisua jaso zuen. Agenteak bertaratu zirenean, emakume bati jo egin ziotela eta labanaz mehatxatu zutela ikusi zuten. Beraz, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Indarkeria matxista Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea