Gizartea -

Gertakizuna

Emakume bat hilda aurkitu dute Meñakozeko hondartzan, Barrikan

Hondartza hori surflariek erabili ohi dute, bainulariek baino gehiago. Oraingoz ez dago argi zer dela eta hil den emakumezkoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hilda topatu du gaur arratsaldean Ertzaintzak Meñakozeko hondartzan, Barrikan (Bizkaia), Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

18:00etan, herritar batek Ertzaintzari deitu dio, uretan gorpu bat izan zitekeena ikusi duelako. Erreskate taldeak bertaratu dira, eta hilotza berreskuratu dute.

Hondartza hori surflariek erabili ohi dute, bainulariek baino gehiago.

Oraingoz ez dago argi zer dela eta hil den emakumezkoa.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EAE Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa