Gizartea -

Sutea Zorrotzan

Zorrotzako sutean zauritutako bost lagunetatik bik senda-agiria jaso dute

Ezbeharrean hil ziren bi umeen aitonak, berriz, egoera oso larrian jarraitzen du.

Suak Zorrotzako etxea kiskali zuen. Argazkia: EFE
Suak Zorrotzako etxea kiskali zuen. Argazkia: EFE
Suak Zorrotzako etxea kiskali zuen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zorrotzako etxebizitza batean izandako sutean zauritu ziren bost lagunetatik biri senda-agiria eman diete gaur. Ezbeharrean hil ziren umeen aitonak, berriz, oso larri jarraitzen du.

Sua joan den larunbatean piztu zen Bilboko auzo marjinal horretako etxe zahar batean. Bikote gazte bat eta haien bi haurrak hil ziren bertan.

Alta hartu duten zaurituak 10 urteko mutikoa eta 23 urteko neska dira. Mutila Gurutzetako Ospitalean egon da gaur arte; emakume gazteak bi hankak hautsi zituen eta San Eloy erietxean egin zioten ebakuntza.

Aitona Gurutzetako Ospitalean dago, erredura larrien unitatean. Arnasa hartzeko makina baten laguntza behar du eta egoera oso larrian dago.

Haren emaztea ere Gurutzetako erredura larrien unitatean dago, gorputzaren % 60 erreta baitauka. Larri, baina egonkor dago.

Hirugarren zauritua 21 urteko gazte bat da. Basurtuko erietxean dago. Orkatila, aldaka eta bizkarrezurra ditu kaltetuta, baina onera egiten ari dira eta datozen egunetan emango diote senda-agiria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Suteak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea