Gizartea -

Trafikoa

A-8a erabat itxita Kantabrian, Bilboko noranzkoan

Bi kamioik talka egin dute Liendon. Hainbat orduz egongo da itxita errepidea, aurreikuspenen arabera.

Kamioietako bat iraulita geratu da. Argazkia: Emergencias Castro
Liendon (Kantabria) izandako istripua. Argazkia: Emergencias Castro
Kamioietako bat iraulita geratu da. Argazkia: Emergencias Castro

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioik talka egin dute A-8an, Liendon (Kantabria) eta Bilboko noranzkoan. Ibilgailuak bidetik kentzeko lanek iraun artean, itxita egongo da errepidea, Bilboko noranzkoan.

Bost kilometroko ilarak sortu dira inguru horretan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Bizkaian, dena den, ez dago pilaketarik.

Aurreikuspenen arabera, ordu batzuez egongo da zarratuta autobidea, kamioiak bidetik kendu arte.

Ibilgailuak N-634 errepidetik ari dira bideratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gizartea albisteak Albisteak A-8 Autobidea