Gizartea -

30 urtemuga

Duela 30 urte Europako mendietan erori zen helikopteroko biktimei omenaldia

Desagertuta zegoen haur bat bilatzeko lanetan zebilen Ertzaintzaren helikoptero batek istripua izan zuen, eta zazpi pertsona hil ziren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko eta Asturiasko ordezkari instituzionalek duela 30 urte Asturiasko Europako mendietan izandako helikoptero istripuan hil ziren erreskate taldeko zazpi biktimak omendu dituzte gaur. Helikopteroa Ertzaintzarena zen, eta egun batzuk aurretik desagertu zen German Quintana haurra aurkitzeko lanetan parte hartzen ari zen.

Omenaldia Enol aintzira inguruan dagoen Estela izeneko monolitoaren aldamenean egin da, eta bertan egindako lore-eskaintzan gogoan izan dituzte duela hiru hamarkada hil ziren erreskate taldeko zazpi kideak. Biktima horiez gain, Ertzaintzaren Salbamenduko kide ziren lau txakur ere zendu ziren ezbeharrean.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua eta Guillermo Martinez Asturietako Printzerriko kontseilaria izan dira erkidego bietako ordezkaritzen buru.

Gertatutakoaren ondorioz, erreskate lanetarako lehendabiziko txakur zerbitzua eratu zen Asturiasen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea