Gizartea -

HERIOTZA

Santurtziko bizilagun bat hil da Huescan, paddle surfean ari zela

Lagun batekin batera zebilen kirol hori egiten Gállego ibaian, Sabiñanigon.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtziko bizilagun bat hil da igande honetan Gállego ibaian paddle surfean ari zela, Sabiñanigon, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

18:00ak aldera, gizonezko batek 062 telefono-zenbakira deitu du, berarekin batera ibaian behera (Olivan udalerriko zubitik Sabiñanigora) zihoan laguna aspaldi ikusi gabe zuela esateko.

Minutu batzuk geroago, berriro deitu du, lagunaren taula uretan aurkitu duela baina lagunaren arrastorik ez zegoela jakinarazteko.

Horren berri izan ostean, Guardia Zibilaren helikopteroa eta Mendiko Erreskate Taldeko kideak bertaratu dira. Horrez gain, ibaiaren emaria eta sakontasuna ikusita, urpekariek sartu behar izan dute uretan. Haiek aurkitu dute kirolariaren hilotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi argazkiak Espainia albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Itotzeak Euskadin