Gizartea -

Erreskatea

Gizonezko bat erreskatatu dute Kontxan, eta ospitalera eraman dute

Gizonezkoa nola zegoen ikusita, Donostia Ospitalera eramatea erabaki dute larrialdi zerbitzuetako kideek, baina Segurtasun Sailetik ezin izan dute zehaztu nola zegoen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriko kideek gizonezko bat erreskatatu dute Kontxako hondartzan igande arratsaldean, eta Donostia Ospitalera eraman dute, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Gertaera 17:35 inguruan jazo da. Ordu horretan, SOS Deiak zerbitzuak abisu bat jaso du, Kontxako sorosleek gizonezko bat uretatik atera dutela jakinarazteko.

Gizonezkoa nola zegoen ikusita, Donostia Ospitalera eramatea erabaki dute larrialdi zerbitzuetako kideek, baina Segurtasun Sailetik ezin izan dute zehaztu nola zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gipuzkoa Euskal herriko hondartzak mapa Gurutze Gorria bideoak Gizartea albisteak Albisteak