Gizartea -

Gertakaria Caceresen

Familia bereko lau kide hil dira Jerten, arroila bat jaisten ari zirela

Cristina Herrera Extremadurako Gobernuko ordezkariak adierazi duenez, beharrezko segurtasun neurriak betetzen zituzten eta lekua arroila-jaitsiera egiteko aproposa da.

Gorpuak erreskatatu dituzten agenteak, Jerten. Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Gorpuak erreskatatu dituzten agenteak, Jerten. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bereko lau kide (aita, ama eta bi alaba) hil dira Jerten, arroila bat jaisten ari zirela. Ezbeharra Caceresen gertatu bada ere, familia sortzez Don Benitokoa da (Badajoz).

Cristina Herrera Extremadurako Gobernuko ordezkariak adierazi duenez, monitore batekin zihoazen, eta beharrezko segurtasun neurriekin. Lekua ere hasiberrientzako egokia da, Herrerak azpimarratu nahi izan duenez.

Aitaren eta 9 eta 11 urteko alaben gorpuak Jerteko osasun zentro batean daude, eta amaren gorpua ezbeharra gertatu den lekutik eramateko aginduaren zain daude.

Familiako bosgarren kidea, 6 urteko ume bat, larri zauritu da eta Plasenciako Virgen del Puerto ospitalera eraman dute.

Dirudienez, ur-jasa batek harrapatu ditu, eta ur jarioak arrotik behera arrastaka eraman ditu. Guardia Zibileko mendiko ekipo batek gorpuetako bat erreskatatzeko arazoak izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa