Gizartea -

Ezbeharra

60 urteko emakume bat hil da Elduainen izandako zirkulazio istripu batean

Hildakoa motozikleta batean zihoan, gidariaren atzean. Motorrak eta kamioi batek talka egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirurogei urteko emakume bat hil da asteazken honetan Elduainen (Gipuzkoa), zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 19:30ean jazo da, GI-2030 errepidean, Leitzarako noranzkoan. Ordu horretan, kamioi batek eta motozikleta batek talka egin dute.

Hildakoa bi gurpildun ibilgailuan zihoan, gidariaren atzean eserita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Gaurko azken ordukoa