Gizartea -

Bizkaia

Txirrindulari bat larri zauritu da Abanton, auto baten aurka talka eginda

Istripua Putxeta auzoan gertatu da, tren geltokiaren parean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu da gaur Putxetan (Abanto, Bizkaia), tren gelkiaren parean, berak zeraman bizikletarekin auto baten aurka talka eginda.

Talkaren ostean, konorte barik geratu da biktima (39 urtekoa eta Muskizko bizilaguna), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Autoaren gidariak berak ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Abanto Zierbena