Gizartea -

Ikerketa abiatu dute

Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ‘Ala handiena da’ oihukatuta

Zauriak arinak izan dira, eta iturri polizialek jakitera eman dutenez, atzamar batean ebakia egin dio. 07:35ak aldera jazo da gertaera.

Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ‘Ala handiena da’ oihukatuta. Argazkia: EFE
Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ‘Ala handiena da’ oihukatuta. Argazkia: EFE
Gizon batek polizia bat zauritu du Melillan, ‘Ala handiena da’ oihukatuta. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuan labana bat zeraman gizonezko batek eraso egin dio Espainiako Polizia Nazionaleko kide bati Melillan, Beni Enzarreko igarobidean, ‘Alau Akbar’ (Ala handiena da) oihukatuta. Zauriak arinak izan dira, eta iturri polizialek jakitera eman dutenez, atzamar batean ebakia egin dio. Poliziak zehaztu duenez, gertaerak ez du terrorismoarekin zerikusirik.

07:35ak aldera jazo da gertaera, Beni Enzarreko mugan. Zehazki, Espainia eta Maroko arteko igarobide nagusia da Melillan.

Iturri polizialek azaldu dutenez, poliziari zauri arinak egin dizkion erasotzailea atxilotu dute. Antza denez, poliziari ebakia egin dio atzamarrean.

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministroak eman du gertatutakoaren berri, Twitterren 09:30ean zabaldutako mezu batean. “Poliziak gizonezko bat atxilotu du Melillan, Beni Enzarreko igarobidean kide bati eraso egin ostean. Zauri arinak eragin dizkio”, azaldu du.

La policía ha precisado que la investigación del suceso descarta el móvil terrorista.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea bideoak Albisteak