Gizartea -

2017ko uda

Zirkulazioa udan: Noiz eta non saihestu behar dut autoa hartzea?

Ondorengo egun eta puntu hauetan zirkulazio-intentsitate handia aurreikusten da. Hala, oporrak amaierarik ez duten auto-ilara luzeetan igaro nahi ez badituzu kontuan izan aholku hauek.

Biriatuko bidesarian ilara luzeak sortu ohi dira. Argazkia: EiTB
Biriatuko bidesarian ilara luzeak sortu ohi dira. Argazkia: EiTB
Biriatuko bidesarian ilara luzeak sortu ohi dira. Argazkia: EiTB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda honetan 1,7 milioi autok baino gehiagok zeharkatuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko errepideak. Gainera, horietako auto gehienen joan-etorria egun gutxi batzuetan pilatu daiteke. Horrenbestez, autoan behar baino denbora gehiago igaro nahi ez baduzu edo amaierarik ez duten auto-ilara luzeetan geldituta egon nahi ez baduzu, ondorengo egun eta toki hauetan autoa ahalik eta gutxien hartzea da aholkurik onena:

Zirkulazio-intentsitate handieneko egunak:

- Uztailak 28 (ostirala)

- Uztailak 29 (larunbata)

- Uztailak 31 (astelehena. Jaieguna Bizkaian eta Gipuzkoan)

- Abuztuak 4 (ostirala)

- Abuztuak 5 (larunbata)

- Abuztuak 15 (zubia)

(Abuztuko azken bi asteburuetan zirkulazio-intentsitatea nabarmen murriztea aurreikusten da)

 

 

Puntu “beltzak”:

Araba

- AP-1erako sarbidea A-1 autobidetik (Armiñon)

- Gasteizko sarrera eta irteera

Bizkaia

- A-8 autobidea, Kantabria norabidean

Gipuzkoa

- Biriatuko bidesaria, Iparralde noranzkoan

- Ap-1erako sarbidea AP-8 autobidetik (Maltzaga)

 

 

Non kontsultatu daiteke errepideen egoera

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 011 telefonora deitzea aholkatzen du informazioa eskatzeko bidaiari ekin aurretik. Era berean, Trafikoko webgunean edo sare sozialetan errepideen egoera zein den kontsultatu daiteke.

Bestalde, EiTBk ere zirkulazioan suerta litezkeen arazoen berri emango dizu eitb.eus-ek duen trafikoari buruzko atal berezian, eta ordu erdiro Euskadi Irratiko buletinetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Donostian A-8 Autobidea AP-68 autobidea