Gizartea -

Trafikoa

Kamioilari bat hil da A-8 autobidean, Kantabrian, zubi batetik erorita

Milaka gidari autobidetik irten ezinik ibili dira egun osoan. EGUNERAKETA: Bilboko norabidean auto-pilaketa handiak daude oraindik, biharamunean.

Kamioilari bat hil da Kantabrian, zubi batetik erorita. Argazkia: @DYACantabria (Twitter)
Kamioilari bat hil da Kantabrian, zubi batetik erorita. Argazkia: @DYACantabria (Twitter)
Kamioilari bat hil da Kantabrian, zubi batetik erorita. Argazkia: @DYACantabria (Twitter)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko Gijongo kamioilari bat hil da astelehen honetan A-8 autobidean izandako zirkulazio-istripu batean. Antza denez, auto batekin talka egin ostean kamioiaren kabinak su hartu du, eta Ontoneko zubitik (Castro Urdiales) lurrera erori da.

Lekura hurbildu diren larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, istripua Bilboko noranzkoan izan da. Kamioiak talka egin duen autoan zihoazen bidaiariak ez dira zauritu.

Ibilgailu batekin talka egin ostean kamioiaren kabinak su hartu du. Ontoneko zubitik zintzilikatuta geratu da kamioia, eta gidariak salto egin duen arren lurrera erori eta hil egin da.

13:30ak aldera izan da zirkulazio-istripua eta errepidea bi noranzkoetan moztu behar izan dute.

Istripuaren ondorioz, hainbat orduz itxita egon da A-8 errepidea eta egun osoan zehar auto-ilara handiak sortu dira Bilboko noranzkoan, 20 kilometrorainokoak.

Errepidea itxita egon den bitartean zirkulazioa N-634 errepidera bideratu behar izan dute. Geroago, 20:15ak aldera, Kantabriara joateko errei baten norabidea aldatu dute, Bilbora joateko auto-ilarak murrizteko asmoz.

EGUNERAKETA: Bilboko norabidean auto-pilaketa handiak daude oraindik, biharamunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gizartea Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur Kantabria