Gizartea -
Gipuzkoa
Pasaiako portuan agertutako orban zuri batzuk aztertzen ari da URA Agentzia
Trintxerpeko kaian agertu dira orbanak, eta ikerketa abiatu dute, isuririk izan den argitzeko.
EITB.EUS
Pasaiako Portuko Agintaritzak eman du abisua goizean. Pasaiako portuko uretan orbanak agertu dira, eta URA Uraren Euskal Agentziaren teknikariak horiek aztertzen ari dira, isuri baten ondorioz sortu diren argitzeko.
11:05 aldera, Trintxerpeko kaian orban zuriak azaldu dira, eta kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa jarri dute martxan berehala.
Portuko Agintaritzak EFEri jakinarazi dionez, orbanaren jatorria ezin daiteke itsasontzi batean egon, gaur ez baita zamalanik egin gune horretan. Orbana ia erabat diluituta da 14:00etarako.
Hori dela eta, URA agentziako teknikariak ari dira ikertzen isuria lehorretik datorren ala ez (dirudienez, ez da obra batetik etorri edota gertu dauden ubideren batetik); izan ere, isuriaren egilea itsasontzi bat izateko aukerarik balego, Itsas Kapitaintzari legokio ikerketaren ardura hartzea.