Gizartea -

Gertakaria

Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Lekeition desagertutako emakumea

Senarra izan da emakumearen desagerpenaren berri eman duena, eta 20:00etarako aurkitu dute, anbulatorioaren inguruan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekeition desagertu den 59 urteko emakumea onik aurkitu dute salaketa jaso eta ordu batzuetara, 20:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lekeitioko anbulatorioaren inguruan aurkitu omen dute emakumea, eta bertan artatu dute, hipotermia zantzuak baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Lekeitio bideoak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak