Publizitatea
X

Irratia zuzenean

AP-1 autobidea guztiz itxi dute Soraluzen, istripu bat dela eta

Gizartea

Soraluze (Gipuzkoa)

AP-1 autobideak lau ordu eman ditu itxita bi kamioik talka egin ondoren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/10/06

Istripuan bi kamioilariak zauritu dira, horietako bat ibilgailuaren kabinan harrapaturik geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan du

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

AP-1 autobidea berriz zabaldu dute lau ordu itxita eman ondoren. Bi noranzkoak itxi behar izan dituzte bi kamioik talka egin ondoren, Soraluzen (Gipuzkoa).

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, AP-1 19:15ean berriro zabaldu dute, Iveco eta Volvo kamioiak errepidetik kendu dituztenean. Talka 15:20 aldera gertatu da, lanetan dagoen tarte batean, 145. kilometroan.

Istripuan bi kamioilariak zauritu dira, horietako bat, 43 urteko gizona, ibilgailuaren kabinan harrapaturik geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Helikopteroan Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Beste gidaria, 51 urteko gizona, Arrasateko Debagoiena ospitalera eraman dute anbulantzian.

Zirkulazioa Bergaratik desbideratu dute, GI-627 errepidera, Donostiako noranzkoan. Bitartean, Gasteizko noranzkoan auto-ilara luzeak izan dira eta AP-8aren Eibar-Elgoibar tarteari ere eragin diote.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena