Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Plastikozko edalontziak eman eta terrazak kentzea eskatu dute, partidagatik

Gizartea

Reala-Zenit

Donostian plastikozko edalontziak eman eta terrazak kentzea eskatu dute, partidagatik

agentziak | erredakzioa

2017/12/06

Ostegunean jokatzekoa den norgehiagoka "arrisku berezikoa" dela esan du Europako Ligak.

1:25
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eusko Jaurlaritzak plastikozko edalontziak erabiltzea eta terrazak jasotzea eskatu die Parte Zaharra, Gros eta Amara auzoetako ostalariei, Realak eta San Petersburgoko Zenitek jokatuko duten partidua "arrisku berezikoa" dela esan baitu Europako Ligak.

Jaurlaritzak ostalariei bidalitako gutun batean jaso dutenez, Zeniteko 800 bat zale Donostiara joatea aurreikusi dute. Norgehiagoka Anoetan izango da, ostegunean, 21:05etik aurrera. Horietatik, 250 zale inguru asteazkenean heltzekoak dira.

Hala, Jaurlaritzak plastikozko edalontziak erabiltzea eskatu die aipatutako auzoetako ostalariei, "liskarrak edo ordena publikoan nahasmendua saihesteko" helburuarekin.

Gainera, terrazak dauden guneak kontrolpean izatea eskatu dute, "erabiliko ez diren mahaiak eta aulkiak, ahal den neurrian, jasota edukita", "zaleen taldeen arteko istiluetan edo herritarren aurka erabil ez ditzaten".

Bestalde, gogorarazi dutenez, Ertzaintzak zaleen kontrola egingo du, horren moduko kirol ekitaldietan egin ohi denez.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena