Gizartea -

Stockholm

Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012

Erabakiaren berri izan ostean, Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea hunkituta azaldu da eta Arabako hiriburuak "30 urte politika berdeak aplikatzen" daramatzala goraipatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdea aukeratu du gaur Europako Erkidegoak Stockholmen (Suedia).

Hanburgo ordezkatuko du Gasteizek eta Stockholmek duen saria urtarrilean jasoko du. Stockholm lehiaketa honetako lehen irabazlea izan zen.

Euskadiko hiriburuarekin batera Bartzelona, Malmo (Suedia), Nantes (Frantzia), Nuremberg (Alemania) eta Reykiavik (Islandia) lehiatu dira.

Albistearen berri izan bezain laster, Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea hunkituta azaldu da Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Beste bost hiriak "ikaragarritzat" jo ditu Lazcozek, "maila handikoak bostak". "Hiri handiei irabazi diegu",erantsi du Gasteizko alkateak.

30 urte politika berdeak bultzatzen

Gasteizek "30 urte daramatza politika berdeak aplikatzen", goraipatu du alkateak. Zentzu horretan, aurrekoek egindako lana eskertu nahi izan du Lazcozek eta egin dituen lehenengo telefono deiak Jose Angel Cuerdari eta Alfonso Alonsori izan direla azaldu du. "Garaipena beraiena da ere", gaineratu du.

"Green Capital garapen jasangarriko sarietan saria da", goraipatu du Lazcozek. "30 urteko prozesu ikaragarria" amaitutzat jo du alkateak.

Azkenik, hiru euskal hiriburuak orain "Euskadiren irudi moderno bat ematen" ari direla gogorarazi du Lazcozek, "oso albiste ona euskal herritarrentzat".

Nantes 2013an

Gasteizen lekukoa Nantesek hartuko du 2013an. Janez Potocnik Ingurumen komisarioak jakinarazi ditu hiri irabazleen izenak Stockholmen.

Ingurugiroaren alde lan egiten duten hiriak saritu nahi ditu Europako Hiriburu Berdearen sariak.

Hiriburu berdea bi eguneko bilera batean aukeratu dute, izan ere, asteazkenean hasi zen eta ostiral honetan bukatuko da. Bertan hirietako ingurumen erronkei buruz eztabaidatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea